ONDARELAB

Memoria bizirik mantentzen dugu, irudiz eta soinuz.

Euskal Herriko ondare digitala eta ikus-entzunezkoa.

Jaitsi

Ondarea ez da bitrinetan lo egiten duen zerbait. Belaunaldiak zeharkatzen dituen ahotsa da, eskuek gordetzen duten jakintza, auzoan oraindik entzuten den kanta. Entzun, grabatu, izena jarri eta memorian dagokion lekuan jartzen dugu, herri batek ere ahaztu ez dezan nor izan zen, eta bihar ere abes dezan.

Zer egiten dugun

Gure helburuak sei ekintzatan laburbiltzen dira.

Dokumentatu

Euskal Herri osoko ondare materiala eta immateriala jasotzen dugu: ahozko memoria, ofizioak, jaiak eta paisaiak.

Digitalizatu

Galtzeko arriskuan dauden argazkiak, zintak, filmak eta dokumentuak formatu iraunkorretara pasatzen ditugu, eta ondare materiala 3Dn dokumentatzen dugu.

Sailkatu eta fitxatu

Pieza bakoitzari fitxa bat egiten diogu: nor, non, noiz eta zer. Horrela aurkitu eta zaindu daiteke.

Ekoitzi

Ikus-entzunezko piezak sortzen ditugu: dokumentalak, bideo-kapsulak, podcastak eta erakusketak.

Partekatu

Mediateka irekia eraikitzen dugu, edonork edonondik ikusi, entzun eta aurkitu ahal izan dezan.

Hezi eta elkarlanean aritu

Tailerrak antolatzen ditugu ikastetxeekin eta herritarrekin, eta erakundeekin eta elkarteekin sareak josten ditugu.

Mediateka

Herri honen irudiak eta soinuak, leku bakarrean. Laster.

Ondarea elkarrekin zaindu dezagun.

Proiektu bat duzu, edo ondare bat gordetzeko ideia bat? Idatz iezaguzu.

info@ondarelab.com